Artea ikasbide, 2014

2014ko ekainak 6–abuztuak 31

Kultur elkartrukeak

2013–2014

Artea ikasbide ekimenaren bidez, ikasturte bakoitzean Lehen Hezkuntzako bi ikastetxe publikotako bi ikasgelen arteko kultur hartu-emana egiten da, bata Euskal Herrikoa eta bestea New Yorkekoa.

Deialdi honetan, Trintxerpe-Pasaiako (Gipuzkoa) Karmengo Ama ikastetxeko eta New Yorkeko Bronx auzoko PS 86 ikastetxeko partaideek e-mail bidezko harremana izan dute sei astetan, eta beren proiektu artistikoen informazioa eta argazkiak trukatu dituzte, bai eta beren ingurunea ezaugarritzen duten edo ohikoak diren beste zenbait elementu ere.

New Yorkeko ikasgelak Molly O’Brien artista izan du lankide: errealitatearen eta inguruaren behaketa zuzena funtsezkoa da bere proiektuan. Proiektuaren erreferentzia nagusiak, Solomon R. Guggenheim Museum-en ikusgai dagoen Gabriel Orozcoren instalazioa eta Bronx auzoan kokatutako tamaina handiko eskulturak izan dira.

Bestalde, Maider López artistaren proiektua burutu du Karmengo Ama ikastetxeak, eta lan-jardunean lankidetza sustatzea izan du xede, ikasleek partekatzen eta elkarri laguntzen ikas dezaten.

Bi taldeek elkar ezagutzeko jakin-min handia izan dute. New Yorkeko taldea euskarazko eta gaztelaniazko hitzak ikasi ditu eta Euskal Herriko taldea ikasle estatubatuarren familien jatorri anitza ezagutu du. Elkartruke honi esker, beraz, beste zenbait gaitasunen artean, ingelesaren erabilera eta komunikatzeko eta deskribatzeko gaitasuna lantzen dira.

Babeslea

×