Artea ikasbide, 2014

2014ko ekainak 6–abuztuak 31

”Iturriak” munduan zehar

Artista:  Ibon Garagarza
Teknika: Pintura
Ikastetxea:  Ignacio Aldekoa
Maila: 5
Arloak eta arloari lotutako gaiak: Ingurunearen Ezaguera
Irakasleak  Rosa Mª Almena

Helburua:

Eguzki-sistema eta unibertsoa curriculumeko edukien ikuspegi berria eskaintzea

Materialak:

akuarela-papera, tenperak, pintzelak, kartoia eta zinta itsasgarria

Proiektua:

  1. Unibertsoaren ezaugarriak ikasi ondoren, eguzki-sistema berri bat asmatu eta margotzeko gonbitea luzatu ikasleei, konstelazio, planeta eta kometa berriak asmatuz.
  2. Planetak sortzeko, kartoizko zirkuluak ebaki.
  3. Testura desberdinak margotu diskoen gainazaletan: margoa tantaka erortzen utziz edo marrazki automatikoa edo frottagea teknika surrealistak erabiliz.
  4. Behin lehortuta, kartoizko diskoak lurrean jarritako hondo batean ipini.
  5. Diskoak eta haien ibilbideak ausaz banatu.
  6. Disko bakoitzaren inguruan orbitak adierazten dituzten zirkulu zentrokideak margotu
  7. Ondoren, ikasle bakoitzak urdin kolore biziko pintura prestatu behar du akuarela-paperaren gainean.
  8. Paper-zatiak zinta itsasgarria erabiliz batu dira atzetik, guztien artean zeru urdin handi bat osatzeko.
  9. Ekintza-pintura imitatuz, pintzel batekin margo zuria zipriztindu lurraren edo mahai txiki baten gainean jarritako hondoan.
  10. Aldez aurretik izoztutako fluor pintura zatiak jarri gainean. Urtzean, pinturak paperaren gainean utzitako arrastoa kometa baten isatsa irudikatuko du.
”Iturriak” munduan zehar

”Iturriak” munduan zehar

Babeslea

×